'Udako baratze ederrenak' sarituko ditu Ekoguneak
Lehiaketan parte hartzeko Keretxudi Baratze Parkeko argazkiak bidali beharko dituzte zumaiarrek, baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera irailaren 25a baino lehen. Hiru baratze ederrenek saria jasoko dute eta bozkatzen dutenen artean bertako produktuen bi saski ere zozkatuko dira.
Kutxa Ekoguneak urtero antolatzen ditu Baratze Parke Sare mailako lehiaketak baratze parkeetako erabiltzaileek eta elkarteek egiten duten lana ikusarazi, balioan jarri eta saritzeko.
Hala, lehiaketan lehiakide gisa edota botoa emanez parte har daiteke. Lehiatu nahi duten baratzekideek irailaren 25a arte izango dute beren baratzeari argazkia atera eta baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera bidaltzeko aukera. Argazki horiek, noski, uda honetan ateratakoak izan behar dute, hain zuzen, abuztuaren 1etik aurrera ateratakoak. Jasotako argazki guztien artean hiru ederrenak aukeratuko dira eta horiek izango dira, hain zuzen, lehiaketako saridunak.
- 1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia
- 2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia
- 3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia
Horrez gain, lehiaketan bozkatzea ere sarituko da; bozkatzen dutenen artean, 30€ko balioa duen bertako produktuen bi saski zozkatuko dira.
Lehiaketako oinarriak eskuragarri daude bi hizkuntzetan eranskinean eta Kutxa Ekoguneko webgunean.
Zuen baratzea goxo eta eder izateko, baduzu erronka gehigarri bat uda honetan. Baratze ON!
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
Ingurumena
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01