Udaleku irekiei buruzko guraso bilerak bihar izango dira

2021/06/22
Asteazken honetan (ekainak 23) egingo dituzte bilerak, Aita Mari aretoan: 17:00etan euskaraz eta 17:45ean gazteleraz.

Gainean ditugu Zumaiako Udaleku Irekiak, eta horiek hasi aurretik, guraso bilera egingo dituzte bihar, Aita Mari aretoan. Ludotekako arduradunek, haurren taldeak zein diren azalduko dute, eta programazioaren berri ere emango dute.

Udalekuen inguruko bestelako gaiak ere landuko dituzte, eta, zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain, galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute gurasoek.

Parte hartzeko baldintzen dokumentua onartzea

COVID 19ak sortutako osasun egoera dela eta, ezinbestekoa izango da udalekuan parte hartuko duten haur guztien guraso/tutoreek "Parte hartzeko baldintzak onartzea, informatzeko betebeharra eta baimen informatua" dokumentua sinatuta entregatzea. Dokumentua entregatzeko azken eguna ekainaren 24a (osteguna) izango da.

Aurkezteko modua:

  • Ludotekako buzoian.
  • Arrez aurre, ludotekan, 10:00-13:00 bitartean.
  • Emailez, PDF formatuan ludoteka@zumaia.eus