ZUMAIA JAI ALAI MASTER SERIES-eko finalak 19:00etan izango dira, San Telmo egunean
Emakumezkoen finalean, Frida Watkins zumaiarra ariko da, Ihartekin bikotea osatuz, eta aurkariak Helena eta Maia izango dituzte. Gizonezkoetan, Urreisti-Manci bikoak Barandika-Zabala bikotea izango du kontrario. Sarrerak salgai daude oraindik.
Azken txanpara iritsi da Zumaia Jai Alai Master Series zesta puntako txapelketa. San Telmo egunean, apirilaren 28an, izango dira bi finalak, Aitzuri pilotalekuan. 19:00etan hasiko dira, eta ondorengo bi partida hauekin gozatuko dute ikusleek: emakumezkoen finalean, Frida Watkins zumaiarra ariko da, Ihartekin bikotea osatuz, eta aurkariak Helena eta Maia izango dituzte. Gizonezkoetan, Urreisti-Manci bikoak Barandika-Zabala bikotea izango du kontrario.
Finalaren atarian, Zumaiako pilota elkarteko harrobiko puntista gazteenak ariko dira, 18:00etatik aurrera.
Sarrerak online erosi nahi dituenak, hemen dauka aukera: https://www.eramanjaialai.com/zumaia-jai-alai-master-series-2025/
Bezperan, igandean, eskuzko bi partida ikusgarri
Santelmoetan pilota profesionalak beste hitzordu handi bat ere izango du: urteroko ohiturari jarraituz, eskuzko jaialdia. Igandean izango da, apirilaren 27an, 17:15etik aurrera, eta binaka jokatuko dute Ezkurdia-Zabaleta bikoteak Peña II.a-Mariezkurrena bikoaren aurka. Buruz Buruko txapelketa nagusiaren barruan, berriz, Elordik eta Peio Etxeberriak jokatuko dute. Final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida izango da.
Sarrerak online erosteko, hemen dago aukera: https://tickets.oneboxtds.com/pelotavasca/select/2410354?hl=eu-ES&viewCode=Vista_Principal
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24



