Zumaiako egoitzetako langileek doako ostatua eskatzeko aukera izango dute
Udalak herriko adinekoen egoitzetako langileei ostatua eskatzeko aukera eskaini die. Hainbat langilek jada egin dute eskaera, eta Tomas Apartamentuak ostatua prest agertu da bere apartamentuak doan eskaintzeko.
Bizi duten egoera dela eta, Udalak herriko adinekoen bi egoitzetako (Otezuri eta San Juan) langileei ostatua eskatzeko aukera eskaini die. Izan ere, langile horietako askoren kezka da lanetik etxera itzultzerakoan etxekoak arriskuan ipintzea.
Behar hori ikusi duten lehen langileek jada egin dute eskaera, eta Tomas Apartamentuak ostatua prest agertu da bere apartamentuak doan eskaintzeko. Izan ere, 463/2020 Errege Dekretuak salbuespen gisa ostatuak osasun eta zaintza langileentzat zabaltzea baimentzen du.
Egoera hau amaitzean, Udala arduratuko da Tomas Apartamentuak garbitu eta desinfektatuta uzteaz. Udalak bere esker ona adierazi nahi dio Tomas Apartamentuak ostatuari, erakutsitako jarreragatik.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



