Zumaiako 'maker' sareak egindako 120 kareta banatu ditu Udalak, San Juan Egoitzan eta Otezurin
Zumaiako 'maker' sareak egindako lanari esker, San Juan egoitzan zein Otezurin babes material gisa erabiltzeko 120 pantaila-bisera inguru entregatu ditu gaur Udalak. Etxez etxeko langileei ere entregatu diete materiala, eta datozen egunotan anbulatorioan eta herriko dendetara eramango dituzte maskarak.
Duela astebete Udalak egindako deialdiari erantzun eta Zumaiako maker sarea osatu zen. Udalak materiala erosi eta helarazi ondoren, makerrak lan eta lan aritu dira azken egunotan. Lan horrek eman ditu emaitzak eta San Juan egoitzan zein Otezurin babes material gisa erabiltzeko 120 pantaila bisera inguru entregatu ditu gaur Udalak.
Etxez etxeko langileei berriz, 15 eman dizkiete. Datozen egunotan, anbulatorioan 50 inguru eta herriko dendetan 100 inguru banatuko dira. Udalak eskerrak eman dizkie Zumaiako makerrei deialdiari erantzuteagatik eta egin duten lanagatik.
Makerrek egindako karetez gain, Udalak 400 eskularru eta 300 maskara kirurgiko gehiago ere eraman ditu egunotan Zumaiako egoitzetara.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11