Zumaiako Soldadura Zentroan Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea zabalik dago
Zumaiako Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek. Ikasketa praktikoak dira, soldadurako lanbidearen oinarrizko ezagupenak eskuratzeko. Maiatzaren 27ra bitartean eman daiteke izena.
Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaketa
-
Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Plaza librerik izan ezkero, 17urtetik gorakoek ere izena eman dezakete.
-
Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
-
Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian. Bigarren ikasturtean praktikak egiten dira eskualdeko lantegietan.
-
Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
-
Aurre izen-ematea: Maiatzaren 9tik 27ra, Soldadura Zentroan (Zumaia)
-
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
-
Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943862576, soldadurazentroa@urolakosta.eus
Hezkuntza arautua
Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau Lanbide Heziketako sisteman sartuta dago, hezkuntza arautua da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntzarekin antolatuta dago.
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Haur, nerabe eta familiei zuzendutako udal baliabideen berri eman dute 2023/11/15
- Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 3 arte 2023/09/25
- Ludotekako ikasturte hasierako guraso bilera egingo da ostegunean 2023/09/18
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07
- Joseba Sarrionandiak literatura-tailerra emango du Zumaian 2022/09/20