Zumaiako Udalak Covid-19ak sortutako galerak estaltzeko autonomo eta enpresa txikiei emandako dirulaguntzak zuritzeko epea zabalik dago
Zumaiako Udalak dirulaguntzak eman zizkien zenbait baldintza betetzen zituzten Zumaiako autonomo eta enpresa txikiei, Covid-19a dela-eta sortutako galerak estaltzen laguntzeko. Alarma egoera ezarri zuen Errege Dekretuaren ondorioz jarduera eten behar izan zutenak, edo jarduera irekita mantenduta ere, fakturazioa %40 baino gehiago murriztu zaizkienak lagundu ditu Zumaiako Udalak -2019ko batez besteko fakturazioarekin alderatuko da kopuru hori-. 2.000 eurora arteko dirulaguntzak izan dira, aurkeztutako gastuen eta diru-sarreren murrizketaren arabera.
Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izan dute Zumaiako norberaren konturako langileek edo langile autonomoek eta enpresa txikiek, baldin eta lanaldi guztien batura eginda %100eko lanaldian 10 langile baino gutxiago izan, eta 2019. urteko negozio bolumena ez bada izan milioi bat eurotik gorakoa.
Zuriketa egiteko dokumentuak telematikoki aurkeztu beharko dira, abenduaren 22tik urtarrilaren 31ra bitartean. Telematikoki egiteko zailtasunak izanez gero, udaletxeko harrerara jo ahal izango da.
JAKINARAZPENA: Zumaiako Udalaren diru laguntzak COVID19
Honako dokumentuan aurkeztu beharko dituzte:
-
Diruz lagungarriak diren gastuen (2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 13 arte bitartekoak) fakturak
-
Faktura horien bankuko ordainagiriak
-
Bankuaren ziurtagiria(k) egiaztatzeko pertsona/entitate eskatzailea titularra den kontu guztietako (funtsak barne) banku saldoa guztira ez dela 80.000 eurotik gorakoa izan martxoaren 14aren eta maiatzaren 13 artean, biak barne
-
Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, egiaztatuko duena langile kopurua eta haien lanaldia, eskaera aurkeztutako datan
-
III. ERANSKINA: Beste diru laguntza eskaera batzuei buruzko adierazpena