Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin
Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak erasoak salatzeko egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur (apirilak 25), 19:00ean, Saregileen plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du San Telmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die erasotuei eta bere ingurukoei. Udalak bere esku dauden eta beharrezko zaizkion baliabide guztiak jarriko ditu erasotuak izandako emakumeen eskura.
Beste behin ere, argi utzi nahi dugu ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen. Indarkeria matxistak erasotzaile eta erasotu banakakoak ditu, noski, baina ez dira kasualitate hutsa, ez dira kasu isolatuak; emakumeak indarkeriaz tratatzen dituen sistema baten ondorio dira, indarkeria sexista estrukturala da.
Instituzioen ardura da herritarron giza eskubideak bermatzea eta Zumaiako Udalak lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurkako borrokan. Halaber, Udalak herritar guztion inplikazioa eskatzen du eta festak aske bizitzeko guztion ardura ezinbestekoa dela nabarmendu nahi du berriz ere. Izan ere, gutako bakoitzaren jarrera aktiboa erabakigarria izan daiteke eraso bat saihesteko.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak erasoak salatzeko egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur (apirilak 25), 19:00ean, Saregileen plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Albiste erlazionatuak
Indarkeria matxista
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2025/02/07
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2025/01/07
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/12/02
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24



