Zumaiako Udalaren agendak badu aterpe berria: 'Estalapea'
COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean, Zumaiako Udalak espazio berri bat ireki dio kultur eskaintzari eta agendari: “Estalapea”. Dagoeneko ikusgai jarri dute Distira Argazki Elkarteak prestatutako bideoa, eta gaur bertan, 'Queen' dantza ikuskizuna estreinatuko du Astindu Dantza Elkarteak. Bideo guztiak labur.eus/estalapea helbidean bilduko dituzte.
COVID-19a dela-eta ezarritako alarma egoerak eta etxean egoteko aginduak Zumaiako agenda eta kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Egoerari erantzunez, espazio berri bat sortu du Zumaiako Udalak: “Estalapea”.
Egoera honek irauten duen bitartean, sortzaileek, hizlariek eta hainbat eragile eta elkartek Estalapea hartuko dute. Dantza emanaldiekin eta argazkilaritzarekin abiatuko dute egitasmoa, baina datozen asteotan tailerrak, erakusketak, haurrei zuzendutako bideoak edota hitzaldiak ere izango dira Estalapean, besteak beste.
Hona hemen dagoeneko Estalapean bildu dituzten bideoak:
Maiatza Dantzan, Astinduren eskutik
Zumaia argazkitan, Distiraren eskutik
Gune honetan bilduko dituzte emanaldi guztiak: https://labur.eus/estalapea
Herritarren topaleku, kulturaren aterpe
Estalapea arrantzaleen babes-leku izan da urte luzez, eta ordutik, jarduera, jolas eta kultur-ekitaldi ugariren lekuko izan da Kofradiako aterpea. Zumaiarrontzat hain berezia den tokia sarera eraman du Udalak, jarduera guzti horiei aterpe eman, eta herritar, sortzaile eta eragileentzat topagune bat sortzeko.
Zumaia herri bizia da, eta momentu zail hauetan ere, kulturak, hezkuntzak, berdintasunak... herrian duen lekuari eutsi nahi dio Udalak egitasmo honen bidez, etxean gauden bitartean ere, Zumaia bizirik egon dadin”. Egitasmoaren sustatzaileen arabera, elkarlana eta kultura “Zumaiaren zutabe garrantzitsuak” dira, eta egoeran zailenetan ere, kultur eskaintza zabala eta oparoa eskaini nahi diete zumaiarrei.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Estalapea
- 'Estalapea'-k eman du berea, oraingoz 2020/07/02
- 'Barrutik' egitasmoko sariak banatu dituzte 2020/05/20
- Haurrena ere bada 'Estalapea' 2020/05/05
Kultura
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11