Haurrena ere bada 'Estalapea'
'Estalapea' zumaiarren topaleku eta kultur-ekitaldien zein bestelako jardueren aterpea izango da aldi honetan. Haurrei zuzendutako eskaintza berezia ere sortu dute, eta Ludotekako lagunen bideoak eta Aran Santamariaren plastika tailerrak bilduko dituzte.
COVID-19a dela-eta sortutako egoerari erantzunez, espazio berri bat sortu du Zumaiako Udalak: Estalapea. Egoera honek irauten duen bitartean, sortzaileek, hizlariek eta hainbat eragile eta elkartek Estalapea hartuko dute. Haurrek beraien txoko propioa izango dute Estalapean, horiei zuzendutako ikus-entzunezkoak bilduko dituena.
Astean zehar egunero, arratsaldeko 17:00etan, Ludotekako lagunen proposamenak jasoko dituzte Zumaiako haurrek. Oraingoz jakinarazi dutenaren arabera, haurrek beraien lagunak, gelakideak, aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak agurtu ahal izango dituzte. Ludotekako haurrak ere zorionduko dituzte bideo bidez. Gainera, Ludotekako leihoan erakusketa jarriko dutela aurreratu dute, "elkarrekin egon ezin bagara ere, kalera paseora ateratzen garenean elkarren lanak ikusi ditzagun".
Agurrak bidaltzeko edota erakusketarako argazkiak bidaltzeko, 669 762 222 zenbakira Whatsapp-mezua bidali edo ludoteka@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute haurrek.
Horrez gain, maiatzeko astearte guztietan, plastika tailerra izango da 15:30ean, Aran Santamariaren eskutik. Gaur bertan gazta-kaxekin aurpegiak egiteko proposamena egingo die Aran Santamariak herriko haurrei eta familiei.
Hemen duzue Haurren Txokoa: https://labur.eus/HaurrenTxokoa
Hurrengo emanaldiak:
PLASTIKA TAILERRA, ARAN SANTAMARIAREN ESKUTIK
Maiatzak 5, asteartea (15:30)
LUDOTEKA: "Erakusketa estreinatu dugu!"
Maiatzak 5, asteartea (17:00)
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Estalapea
- 'Estalapea'-k eman du berea, oraingoz 2020/07/02
- 'Barrutik' egitasmoko sariak banatu dituzte 2020/05/20
- Zumaiako Udalaren agendak badu aterpe berria: 'Estalapea' 2020/05/02
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



