Ekarpenak jasotzeko saioak

 

Ekarpenak jasotzeko saioak:

 

2011ko herri-kontuen inguruan ekarpenak egiteko prozesua honela egituratu dugu:

- Herritarren bilera:

Zumaiako herritarrak bakoitzaren gertuko errealitatetik abiatuta ekarpenak egiteko saioa izango da. Bilera bakarra egingo dugu eta bertan herritarrak auzoka banatuko ditugu. Bertan, 2010eko aurrekontuak aztertuko ditugu eta iazko parte hartzeko prozesuak izan duen eragina ikusiko dugu; Udaleko kontuen egoera aurkeztuko dugu; eta 2011rako aurreikusitako proiektuak ezagutuko ditugu. Hori guztia kontuan izanda, herritarren ekarpenak jasoko ditugu.
Aurreko urteetan bezala, Zumaiako auzoak 4 taldetan bildu ditugu eta bileran bertan etorritako jendearekin talde hauek osatuko ditugu auzo bakoitzak bere egoera azter dezan:

- 1. taldea: Parolaldea, Larretxo, San Telmo eta Ardantzabide
- 2. taldea: San Jose, Odieta, Alde Zaharra eta Erribera kalea
- 3. taldea: Basadi, Aita Mari, Alai eta Puntanoeta
- 4. taldea: Narrondo, Artadi, Oikia (Urteagaberri), Estazioa eta Jadarre

- Eragileen bilera:

Herritarren bileran egindako ekarpenak jaso ondoren, ikuspuntu sektorialago batetik lan egingo dugu eta, horretarako, Udaleko batzorde informatiboen arabera antolatuko gara. Udaleko batzorde informatiboak 3 taldetan bildu ditugu eta talde bakoitzarekin bilera bana egingo dugu, proposamenak aztertu, aberastu eta egokitzeko:

- 1. taldea: Kultura eta Kirola
- 2. taldea: Gizarte Zerbitzuak eta Euskara/Hezkuntza
- 3. taldea: Ingurumena/Hirigintza eta Partaidetza/Etorkinak/Berdintasuna/Gazteria

Zumaiako Udaletik herritar guztiak animatu nahi ditugu bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera.
Denok ahalegin txiki bat eginez gero, poliki-poliki aurrera egingo dugu Zumaian parte-hartzea errealitate bihurtzeko! 

 

Datak:

Parte-hartze prozesua irailean hasi eta abenduan bukatuko dugu.

Jarraian, saio bakoitzaren data, ordua eta tokia:

 

DATA

ORDUA SAIOA TOKIA
Urriak 14, osteguna 19:00

1. taldea: Parolaldea, Larretxo, San Telmo eta Ardantzabide 
2. taldea: Odieta, San Jose, Alde Zaharra eta Erribera kalea 
3. taldea: Basadi, Aita Mari, Alai eta Puntanoeta 
4. taldea: Narrondo, Artadi, Oikia, Estazioa eta Jadarre 

Sagarbide Herri Eskola
Azaroak 3, asteazkena 19:00

1. taldea: Kultura eta Kirola 

2. taldea: Gizarte Zerbitzuak eta Euskara/Hezkuntza 
3. taldea: Ingurumena/Hirigintza eta Partaidetza/Etorkinak/Berdintasuna/Gazteria 

Udaletxea


Bilera hauek guztiak egin ondoren, emaitzak jasotzeko txosten bat egingo dugu eta Aurrekontu Batzordean aztertuko dugu. Bertan prozesu guztian zehar parte hartu duten pertsonak izango dira: herritarrak, udal-teknikariak eta politikariak.

 

Jasotako ekarpenak:

 

Dokumentu honetan kontsultatu ditzakezu urriaren 14ko bileran herritarrengandik jasotako ekarpenak.

 

Aurrekontu_Egin proposamena