Kultur ikastaroak eskaintzeko proposamenak egiteko epea uztailaren 3an amaituko da

2019/07/01

Herrian kultura zein aisialdiari lotutako ikastaroak eman nahi dituztenek proposamenak bidali ditzakete uztailaren 3ra bitartean. Edonolako informazioa behar duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake.

Ikastaro berri hauek urrian hasi eta ekaina bitartera luza daitezke. Denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2019/2020 ikasturtearen barne; eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.

Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.
Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-861056 / kultura@zumaia.eus