Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta
Gaur arratsaldean 'Putaren bakarrizketa eroetxean' antzezlana eskainiko dute Emakumeon* Etxean, eta, bihar arratsaldean, martxoaren 8an, manifestazioa egingo du Mugimendu Feministak. Egun berean 'Sareak saretzen' Euskal Herriko emakume eskultoreen lanak biltzen dituen erakusketa zabalduko dute Oxford aretoan, eta Emakumeen Eskuz Binakako eta Zesta Puntako Euskal Ligako finalak jokatuko dituzte Aitzuri frontoian.
Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanik, hilabete osorako egitaraua prestatu dute Zumaiako Udalak eta herriko elkarte feministek. Martxoaren 8a plazan eman dituzte egitarauaren inguruko xehetasun guztiak.
Martxoaren 8an bertan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak abiatutako zaintza lan-lerroarekin bat egingo du Zumaiako Mugimendu Feministak, eta manifestazioa egingo du Gure bizitzekin negoziorik ez. Feminismoa dena aldatzeko! lelopean. 19:00etan hasiko da Beheko plazan, eta, Zumaiako Udalak ere protestan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Egun berean, 20:00etan, Emakumeen Eskuz Binakako eta Zesta Puntako Euskal Ligako finalak jokatuko dituzte Aitzuri frontoian.
Herriko eskoletan ere ekitaldi ugari egiten ari dira egunotan. Gaur bertan Nire espazioa antzezlana ikusi dute herriko ikasleek, eta, bihar, eskola bakoitzak Martxoaren 8arekin lotutako ekintza eta jarduerak egingo dituzte.
Martxoa, hilabete morea Zumaian
Bihar izango da egun handia, baina Martxoaren 8ra begirako egitaraua martxoarekin batera hasi zuten. Hilaren lehenean Hilerokoaren zikloaz elkarrekin ikasten hitzaldia jaso zuten 11 eta 16 urte bitarteko Zumaiako neskek; egun berean Zumaiako Mugimendu Feministaren hausnarketa saioa ere egin zuten. Gainera, joan den igandean, 100 emakumetik gora izan ziren Lilatoian.
Gainera, egitaraua ez da Martxoaren 8a amaitzearekin itxiko, ordea. Hala, hilabete osoan zehar hitzaldi, kultur ekitaldi eta solasaldiak izango ditugu herrian. Honakoak, zehazki:
- Martxoak 13, asteakena (18:00): Nola bizi duzu Martxoaren 8a? gogoeta saioa, Farapi kooperatibaren eskutik. Emakumeon* Etxean izango da saioa, euskaraz.
- Martxoak 14, osteguna (18:00): Stand-up komedia saioa, Esti Curiel, Maria Blanco... eta sorpresarekin! Emakumeon* Etxean izango da ekitaldia, Korrika Kulturalaren barruan.
- Martxoak 21, osteguna (18:30): Revisando el pasado con gafas lilas hitzaldia, Tahis Torra Burguesen eskutik. Emakumeon* Etxean izango da saioa, gaztelaniaz.
- Apirilak 17, asteazkena (18:30): Lodifobia zainetzan hitzaldia, Edurne Pujana Deba Daiteke Aholkularitzako kidearen eskutik. Emakumeon* Etxean izango da saioa, euskaraz.
Emakume eskultoreak 'Sareak saretzen'
Martxoaren 8tik 24ra bitartean erakusketa berezia hartuko du Alondegiko Oxford aretoan: Euskal Herriko emakume eskultoreen lanak biltzen dituen 'Sareak saretzen' esposizioa, hain justu.
Sareak Saretzen erakusketaren asmoa sare sinboliko bat ehuntzea da, bertako saregileak omenduz. Erakusketa honetan parte hartzen duten eskultoreek galdera honi heltzea proposatzen dute, bakoitza bere ikuspegitik: Zer da emakume izatea? Erakusketan 13 pieza ikusi ahalko dira, eta horietako bakoitzak euskarri digital osagarriak izanen ditu esperientzia fisikoa eta birtuala josteko.
Erakusketaz gain, jarduera osagarri batzuk antolatu dira:
-
Bisita gidatuak: Lau bisita eskainiko dira martxoaren 9an, 18:00etan E3ko Eskultoreekin. 15an 19:00etan eta martxoaren 18an 10:00 eta 11:00etan
-
Itsasoaren Eskultura instalazio parte hartzailea: martxoaren 15ean 16:00-19:00, larunbata 16ean 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 eta 17ean, 10:00-13:00.
-
Emakume tailerra: martxoak 23, 12:30-14:00
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Emakumeon* Etxea
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Emakumeon* Etxea ere ikasturte berriari ekiteko prest 2025/09/09
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



