Eskola-kiroleko monitore laguntzaile izateko ikastaroko izen-ematea ostiral honetan itxiko da
2026. urtetik aurrera eskolalko kirol jardueretako monitore izateko gutxieneko prestakuntza eskatuko da. Ikastaroa Zumaian egiteko aukera egongo da aurten, eta martxoaren 8an itxiko da izena emateko epea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, KIROLENE-k eta Kirolaren Euskal Eskolak martxan jarri ditu MADE 2024 Ikastaroak (Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroak). Aurten ikastaroa Zumaian egiteko aukera izango dute herritarrek.
Ikastaroaren ezaugarriak:
- Nori dago zuzenduta? Ikastaroa ikastetxe eta klubetan eskola adineko jarduera fisiko eta kirolean aritzen diren begirale eta entrenatzaileei; ikastetxeko Multikirola, Jolas Hezi eta EKE taldeetan eta klubetako kirol eskoletan aritzen diren begirale eta entrenatzaileei, hain justu.
- Nork eman dezake izena? Gipuzkoako edonork izen eman dezake, baldin eta 16 urte beteta baditu, eta DBHko titulua badu
- Orduak: Ikastaroak 68.5 ordu ditu guztira, horietatik 18 presentzialak
- Ikastaroaren iraupena: apirilaren 9tik ekainaren 27ra
- Ikastaroaren prezioa: 80,64 euro
- Saio presentzialak arratsaldetan izango dira, Aitzuri frontoian
Ikastaroen informazio osagarria Kiroleneren web orrian duzue (esteka).
Izen-ematea
Izen emateak Kiroleneren bidez egin behar dira, martxoaren 8a baino lehen. Matrikulazioaren inguruko informazio osoa, Kiroleneren web orrian eskuratu daiteke (esteka).
Zalantzarik izanez gero, Kirolenetik laguntza eskainiko dute: info@kirolene.net / 946 55 07 43

Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10



