IV. Berdintasun Plana osatzeko kontraste saioa izango da urriaren 24an
Azken hilabeteotan jasotako ekarpenak eta egindako lana aurkeztuko dituzte saioan, eta Zumaiako Udalak datozen lau urteetan aurrera eramango dituen berdintasun politikak partekatu eta adostea dute helburu. Hitzordua urriaren 24an (astelehena) izango da, 18:00tan Emakumeon* Etxean.
Zumaiako Udala IV. Berdintasun Plana osatzeko lanetan murgilduta dago du 2022an. Helburua da plan berria urtea amaitu baino lehenago onartzea, 2023arekin batera indarrean jartzeko. Herritarren esperientziak jasota, eta mugimendu eta elkarteen iritziak kontutan hartuta osatu nahi dute plan berria.
Martxotik ekainera bitartean egungo egoeraren argazkia egiten aritu dira (udal barrura eta herrira begiratuz); ikasturte berrian, berriz, egindako balorazioa eta identifikatutako erronketatik abiatuta, helburuak eta neurriak lantzen ari diradituzte, horiek guztiak IV. Berdintasun Planean txertatuz.
Plana errealista, gertukoa eta eraginkorra izatea nahi dute, udaleko eta udalerriko beharretara egokitua. Horretarako, Plana diseinatzeko herritarren ekarpena ezinbestekoa dela uste du Udalak. Herritarrentzako saio irekiak antolatu dituzte, eta Berdintasun Foroko, Emakumeon* Etxeko, mugimendu feministako, eta kolektiko konkretuetako kideekin elkarlana bermatzeko, taldekako elkarrizketak eta saio bereziak egin dituzte. Udal langileak eta ordezkari politikoak ere planaren osaketan parte hartzen ari dira.
Azken hilabeteotan jasotako ekarpenak eta egindako lana bilduta, urriaren 24ko saioan kontraste ariketa egingo dute herritarrekin. Zumaiako Udalak datozen lau urteetan aurrera eramango dituen berdintasun politikak partekatu eta adostea dute helburu.
Urteetako lana
Zumaiako Udalak urteak daramatza emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen, eta horren ondorio dira diseinatu eta garatu diren berdintasunerako hiru planak zein martxan jarritako politika konkretuak.
2010ean onartu zen I. Berdintasun Plana, eta hamar urte baino gehiago igaro dira ordutik. Urte hauetan aldaketa asko egon dira herrian, eta azken urtean bertan “bi aldaketa handi” izan dira: Emakumeon* Etxearen sorrera eta pandemia egoerak eragindako aldaketak. Hori horrela izanik, geldialdia egin, eta, azken urteetan egindako lana baloratu eta egoera berrira egokituko den plan berri bat diseinatu nahi du Udalak. Plan berria izango da datozen urteetan berdintasunaren alorrean egin beharreko esku-hartzea planifikatzeko eta antolatzeko tresna nagusia.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
Feminismoa
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14