Etxeetan xaflak jartzeko bigarren deialdia
Iaz landutako mapa toponimikoan Udalak ahalegin berezia egin zuen etxeen izen zaharrak biltzeko, eta izen horietako batzuk ezagutarazteko altzairuzko 18 xafla edo errotulu egin zituen gero.
Herritar batzuek interesa agertu dute beren etxeetan horrelakoak jartzeko, eta Euskara Zerbitzuak beste deialdi bat egitea erabaki du, izen zaharren berri eman eta, baldin bizilagunak ados egonez gero, atarietan xafla berriak jartzeko. Horretarako, gutunak bidaliko dizkie laster herriguneko etxe batzuetako arduradunei, deialdiaren berri emateko. Argibide gehiago jasotzeko nahikoa da euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera idaztea edo 943865025 (6 luz.) zenbakira deitzea.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Auzoak
- San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta 2024/07/03
- Estazio kaleko bide-zirkulazioa hobetzeko lanak egingo ditu Udalak datorren astean 2024/05/24
- Auzoetara eta inguruko herri txikietara itzultzeko doako taxi zerbitzua eskainiko du santelmoetan Zumaiako Udalak 2024/04/03
- Hasi dira San Jose auzoko berrurbanizazio lanak 2023/11/27
Euskara
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12