[BIDEOA] Teilatu berria du Mojaxarren Komentuak

2023/08/08

Komentua Kultur Topagune bihurtzeko lanak aurrera doaz pixkanaka. Uztailean zehar teilatu berria eraiki dute beharginek.

2022ko azaroa erdialdean hasi ziren Mojaxarren Komentua eraberritzeko lanak. Altzari eta objektu baliotsuak atera eta behar bezala gorde ondoren, San Jose kalearen eta lorategiaren arteko horma botatzea izan zen lehen pausoa. Handik sartu zuten obra osoan beharko den garabia, eta, orain, horma barruko lanetan murgilduta daude beharginak. Ekaina bukaeran hasita, teilatu zaharra kentzeko lanetan aritu dira, eta dagoeneko eraiki dute teilatu berria.