Ludotekako ikasturte hasierako guraso bilera egingo da ostegunean
Ludotekak guraso eta tutoreen bilerarekin hasiko du kurtso berria. Hitzordua ostegunean (hilaren 21ean) izango da, 18:30ean euskaraz eta 19:00etan gazteleraz, Ludotekan bertan. Izen ematea irailaren 25etik aurrera zabalduko dute.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzua da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.
Haurrentzat ekintza gidatuak izaten dira egunero, eta jostailuen mailegua eta ekintza bereziak (festak, irteerak...) barnebiltzen ditu zerbitzuak. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era egoten da irekita, eta astean bi egunez erabili daiteke zerbitzua. Horretaz gain, 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzat LudoKeta programa eskaintzen du, hilabetean bi ostiraletan 19:30etik 20:30era. Gainera, guraso eta tutoreentzat informazio zerbitzua eskaintzen du, baita familientzako ekintzak zein jostailu erakusketa ere.
Ludoteka gertutik ezagutzeko, eta funtzionamenduaren berri emateko, LH 1-6 bitarteko haurren guraso eta tutoreentzat bilerak izango dira ostegun honetan (irailak 21) Ludotekan bertan: 18:30ean euskarazko saioa, eta 19:00etan gaztelerazkoa. Bileraren ondoren zabalduko dute izen-ematea, irailaren 25ean.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Basondora irteera egingo dute Ludotekako lagunek maiatzaren 5ean 2024/04/23
Hezkuntza
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
- Maiatzaren 13an zabalduko dute Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa 2024/05/10
- Zabalik da Zumaiako Soldadura Zentroan Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-emate epea 2024/05/09
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23