2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du Zumaiako Udalak, behin-behinekotasuna murrizteko

2023/12/29

Eskaintzak 14 lanpostu barnebiltzen ditu. Hiru urteko epearen barruan egingo ditu Udalak deialdi horiek guztiak, eta behin-behinekotasun tasa %8ra jaistea da helburua (egun %27koa da tasa hori).

Ostegunean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean, 2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) onartzeko proposamena aztertu zuen Zumaiako Udalak. Proposamena onartuta, eta honakoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Zumaiako Udalak hiru urteko epean egin beharko ditu proposamenean jasotako plazen deialdiak. Erabaki honekin, udal langileen egonkortzerako pausuak eman nahi ditu Zumaiako Udalak, helburu konkretu batekin: behin-behinekotasun tasa %8ra jaistea.

> Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa 2023/12/28

14 plaza guztira

2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen arabera eta erretiroagatiko birjarpen-tasa kontuan hartuta, 2023ko EPEan jasotako plazei esker, Zumaiako Udalak bi plaza espezifikoren lan-eskaintza proposa dezake. Honakoak dira plaza horiek:

 
PLAZA
LANPOSTUA
HE
TXANDA
Erdi-mailako teknikaria
Gizarte langilea
3
Librea
Erdi-mailako teknikaria
Arkitekto teknikoa
3
Librea

Edonola ere, eta Estatuko Aurrekontu orokorrek, abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotzen denarekin bat, birjarpen tasa gehigarria onartzea baiemntzen du, aldibaterakotasuna % 8ra jaisteko helburua kontutan hartuta, eta Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko programa batean horrela jasotzen bada.

Horiek horrela, eta egun Zumaiako Udaleko aldibaterakotasuna %27koa dela kontutan hartuta, 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren barruan plaza gehiago sartzea erabaki du Udalak, behin-behinekotasuna %8ra jaisteko. Ondorioz, honako plazen deialdiak ere egingo ditu Udalak:

Izena
Sailkapen taldea
HE
Izendapen data
Txanda
Peoia
E-LT
1
23/03/2020
Librea
Peoia
E-LT
1
07/02/2022
Librea
Ofizial igeltseroa
C2
2
26/04/2021
Librea
Ofizial igeltseroa
C2
2
14/11/2022
Librea
Ofizial iturgina
C2
2
18/10/2021
Librea
Administraria (udaltzaingoa)
C1
3
08/02/2021
Librea
Administraria (HAZ)
C1
3
18/01/2022
Librea
Administraria (Gizarte zerbitzuak)
C1
3
01/02/2022
Librea
Administraria (Idazkaritza)
C1
3
19/05/2022
Librea
Administraria (diruzaintza eta zerga bilketa)
C1
3
01/10/2022
Librea
Kultur teknikari-laguntzailea
C1
3
01/01/2023 (***)
Librea
Administraria (liburutegia)
C1
3
01/01/2023
Librea