[BIDEOAK] Euskaraldiak bere koreografia propioa du Zumaian!
Santelmoak hastearekin batera, apirilaren 25ean, aurkeztuko dute Euskaraldiko Zumaiako hamaikakoa; jarraian aurkeztuko dute koreografia. Astindu dantza elkarteak prestatutako talde-dantza osoa ikusgai dago dagoeneko, baita honakoa ikasteko tutoriala ere. Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago oraindik.
Maiatzaren 15ean hasiko da 2025eko Euskaraldia, Elkar mugituz egingo dugu! lelopean. Ekimena indartzeko koreografia bat prestatu du Astindu dantza elkarteak, Zumaiako Udalak babestuta. Bideo batean jaso dute, eta, koreografia ikasteko bideo bat ere prestatu dute, zumaiar guztiek ikasteko aukera izan dezan. Entseguak eginda, apirilaren 25ean (ostirala) elkarrekin euskaraz dantza egiteko aukera izango da, herriko festak hastearekin batera. Egun horretan aurkeztuko dute Euskaraldiko Zumaiako hamaikakoa, 19:30ean Kofradian.
Koreografiaren bideo ederra aurkeztearekin batera Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du Euskaraldian izen-emateko aukera zabalik dagoela, norbanakoentzat zein entitateentzat. Halaber, laster Euskaraldiaren bueltan antolatutako ekitaldi guztien berri ere emango dute.
Koreografia:
Tutoriala:
Koreografia eta tutoriala, elkarren segidan:
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Euskaraldia
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



