Baratzeak erabiltzeko onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratu da

2023/03/17

Erreklamazioak ebatzi ondotik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda egin da. Martxoaren 28an egingo da jendaurreko zozketa egingo da, baratze-partzelak esleitzeko.

Keretxudi Baratze Parkeak 48 baratze ditu eta bakoitzak 4 m2-ko gutxi gorabeherako azalera du. Parkearen gainontzeko azalera erabilpena komunitarioa du (zerbitzuen eraikina, bideak, ureztatzeko putzuak, konposta egiteko guneak…). Lau urte eta gero, Zumaiako Udalak Keretxuri baratze-parkeko partzela guztiak berriro esleituko ditu.

Erreklamazioak jartzeko epea amaituta, eta jasotako erreklamazioak ebatzita, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda egin da. Partzelak esleitzeko jendaurreko zozketa martxoaren 28an egingo da, goizeko 10:00etan udaletxeko plenoan. Orduan zehaztuko da bakoitzari zein baratze dagokion.

> ONARTURAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA, ETA PARTZELEN ZOZKETA EGUNA

Baratzak erabiltzeko lizentziak prekarioan emango dira, eta lursailaren aprobetxamendua eta/edo erabilera urtebeteko epearekin emango da; epe hori gehienez 4 urte arte luzatu daiteke. Erabiltzaile bakoitzak 10,15 euroko tasa ordaindu beharko du hilabetero, eta 101,50 euroko fidantza jarri beharko du (udal-eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko ezartzen da fidantza, eta lagatzeko epea agortzen denean itzuliko da). Interes taldekoak edozein ordainketa egitetik eta fidantza aurkezteko egin beharrez salbuetsita egongo dira.

Baratze gune honi helburu eta izaera soziala emateko asmoz, 48 baratzetatik %60a interes taldeentzat gordetzen du Udalak. Interes talde berezitzat jotzen dira ezaugarri bereziak dituzten kolektiboak, hala, nola, langabetuak, DBE hartzaileak, desgaitasunen bat dutenak edota guraso bakarreko bizikidetza unitateak. Gainerako partzelak herritarren artean zozkatuko dira, errentaren arabera.  

Nekazaritza jarduera sustatzeaz gain, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasuntsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzeko gunea da baratze-parkea. Norberaren barazkiak autokontsumorako eta era ekologikoan egiteko aukera eskaintzen du, eta kalitatezko aisialdi aktiborako topagune ere bada. Gainera, hilabetero Furgobaratzaren bisita izaten da bertan, baratzearekin lotutako formakuntza praktikoa eskaintzeko.