Zumaiako kultur programazioan aldaketak, Eusko Jaularitzaren dekretu berrira egokitzeko

2020/11/06

Bihartik aurrera kultur ekitaldi guztiak 21:00etan amaitu beharko direnez, Zumaiako kultur programazioan zenbait aldaketa egin ditu Udalak.

Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretura egokitzeko, honako aldaketak izango dira Zumaiako kultur ekitaldietan. Kasu batzuetan ordutegiak aurreratuko dira. Bestalde, gogorarazi dute antzerkien kasuan, sarrerak aurrez soilik egongo direla salgai, turismo bulegoan. Zine emanaldien kasuan, Aita Mariko takillan erosi beharko dira, momentuan bertan.

Antzerkia:

Jende pilaketarik ez sortzeko, antzerki emanaldietarako sarrerak aurrez erosi beharko dira turismo bulegoan. Antzerki emanaldietan itxita egongo da Aita Mariko takilla.

  • Helduen antzerkiak 19:00etan izango dira (*Erne azaroak 13ko Fadoak entzuten zituen gizona antzerkirako sarrerak hartu badituzue)

  • Haurrentzako antzerkiak 12:00etan, orain arte bezala

Oharra: Hai, ametsen arrantzalea antzerkia bertan behera gelditu zen, eta sarreren dirua bueltatzeko eskatu daiteke turismo bulegoan. Sarrera horiek ezingo dira beste antzerkietarako erabili.

Aita Mari zinea:

  • Sarrerak Aita Mari zineko takillan bakarrik egongo dira salgai, beti bezala

  • Helduen zinema 19:00etan izango da larunbat honetatik aurrera (gaurko saioa 19:30ean izango da)

  • Haurren zinema emanaldiak 16:30ean izango dira, orain arte bezala

Ikastaroak:

Musika Eskolaren jarduna eta Kultur sailak Forondan antolatzen dituen ikastaroetan ez da aldaketarik izango.