Ostegun honetan izango da AholkuSex sexu aholkularitza zerbitzuaren ikasturteko lehen saioa
Irailaren 24an, ostegun honetan, abiatuko du ikasturtea AholkuSex zerbitzuak, 18:00etan Brankan. Aurtengo ikasturtean beharrezkoa izango da aurrez zita hartzea.
Ostegun honetan, hilaren 24an, Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da beste urte batez; zumaiarrek sexuaren, sexualitatearen eta harremanen inguruko banakako aholkularitza jaso dezakete bertan.
Zerbitzuaren helburua harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea da, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sor daitezkeen kezka desberdinen inguruan hausnartu eta erantzuna emanez.
Aholkusex zerbitzuaren bitartez gai desberdinak jorratuko dira, hala nola, identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea edota zeloak, baita zailtasun sexualarekin edo nerabeen heziketarekin zerikusia duten gaiak ere. Horietaz harago, herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan ere aholkua eskainiko da. Zerbitzua doakoa, konfidentziala eta feminista da.
Ostegun honetan izango da lehen zita, eta aholkularitza nahi dutenek sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 605 748 579 telefonora deitu beharko dute. Aurrerantzean egingo dituzten aholkularitza saioak erabiltzailearekin adostutako egunetan izango dira. Halaber, zerbitzua telefonoz eta emailez ere eskainiko dute.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Berdintasuna
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/09/12