'Familia eta buru osasuna' hitzaldia eskainiko dute hilaren 8an Azpeitian
Buruko osasunei aurre egiterakoan familiak duen garrantziaren inguruan ariko da Agifes elkarteko Iker Arrizabalaga. Hitzaldia eskualdeko familia guztiei zuzenduta dago, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943 54 41 88 telefonora deituta.
Agifesek, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako elkarteak, hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, hilak 8, 18:00etan hasita, Azpeitiako Basazabal jauregian. Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoa izango da hizlaria, eta buruko gaixotasunak dituzten edo izan dituzten pertsonen errekuperazioan familiak duen garrantziaz arituko da solasean.
Saioan halako arazoak kudeatzeko jarraibideak emango ditu Arrizabalagak, eta familientzako eskuragarri dauden baliabideak eta programak azalduko ditu. Horrez gain, Agifeseko bazkide bat, bere semeari errekuperatze prozesuaren inguruko izandako paperaz ariko da.
Hitzaldia Azpeitian izango bada ere, eskualdeko familietako kide guztiei helarazi nahi diete gonbidapena. Saioa gaztelaniaz izango da, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943 54 41 88 telefonora deituta (08:00etatik 14:00etara).
Agifesek Buru osasunaren zaindariak kanpainaren barruan eskainiko du Azpeitiko hitzaldia. Ekimenaren xedea buruko osasunak dituztenen familiei eta gertukoei zainketan duten garrantzia aitortzea da.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da 2024/08/30
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29