Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere
Kale Heziketa programak eta Gazteguneak elkarlanean antolatu dituzte ekintzak. Giza futbolin partida, surfa eta Oriora egunpasa egingo dituzte, besteak beste. Parte hartzeko ekainaren 14a baino lehen eman beharko da izena.
Aurten Kale Heziketa Programak eta Gazteguneak programazio bateratua antolatu dute udarara begira. Helburuak dira bi zerbitzuotako gazteak elkar ezagutzea, eta, herri mailan udal zerbitzu hauei ikusgarritasuna ematea.
Honakoak dira elkarlanean antolatu dituzten ekintzak:
-
Giza futbolina (Zumaia): ekainak 25, asteartea
-
Surf (Zarautz): uztailak 9, asteartea
-
Egunpasa eta jolasak (Orio): uztailak 16, asteartea
Gazteguneak, gainera, programazio propioa ere izango du. Ohiko programazioaz gain, hainbat txango eta jarduera egingo dituzte:
- Hernaniko igerilekura egun pasa (Hernani): ekainak 26, astelehena.
- Zarautzeko portura egunpasa: uztailak 6, osteguna.
- Paddle (Zumaia): uztailak 13, osteguna.
- Gaztegunean bazkaria: uztailak 20, ostirala.
- Arbolismoa (Otxandio): uztailak 21, osteguna.
OHARRA: Bakoitzean 24 nerabek parte hartu ahal izango dute, eta, beharrezkoa izatekotan zozketa bidez banatuko dituzte plazak. Edonola ere, aurreko oporraldietako ekintzetara joateko aukerarik izan ez zuten gazteek izago dute lehentasuna.
Aldaketaren bat egonez gero, Instagrameko kontuan (@gaztetxola) argitaratuko dute, eta nerabeei Whatsapp bidez ere jakinaraziko diete.
Izen-ematea
Plaza kopurua mugatua izanik, antolatutako jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, beranduenez ekainaren 14an (ostirala). Norbaitek azken momentuan txangoan edo jardueran parte hartu ezin badu, aurrez abisatu beharko du, beste nerabeek parte hartzeko aukera izan dezaten. Horretarako telefono hauetako batera deitu beharko da: 688612940 eta 633467132 (Gaztegunea); 688850239 (Kale Heziketa Programa).
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak 2025/02/19
- Gazteen sormena indar betean: bideoklip bat eta ikerketa historiko bat bidean 2025/02/03
- Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da 2024/08/30