Zumaiako nagusiei zuzendutako zerbitzu eta ikastaro eskaintza findu du Udalak, Nagusien Mahaiarekin elkarlanean

2022/09/15

Nagusien Mahaiako kideen eskaeran entzun ondotik, eta horiekin batera hausnarketa eginda, herriko jubilatu eta pentsionistei zuzendutako zerbitzu eta jarduerak bateratu dituzte.

Askotarikoak dira Zumaiako nagusiei modu espezifikoan zuzendutako jarduerak: gizarte arlokoak, kirol ikastaroak, edota musika eta aisiari lotutakoak dira. Jarduera eta zerbitzu horietako asko aspalditik daude martxan, baina badira berriak diren beste hainbat ere, Itsasargia eguneko arreta zerbitzua, adibidez. Gainera, orain artean Jubilatuen Elkarteak kudeatu dituen hainbat ikastaro Udalak hartuko ditu bere gain aurreratzean. Horrekin batera, ikastaroen kasuan kuota bateratua adostu dute jubilatu eta pentsionistentzat: hileko 12 eurokoa. 

Jarduera eta zerbitzu horiek guztiak ezagutaraztea ezinbestekoa dela uste dute udal ordezkari, teknikari zein Nagusien Mahaiko kideek, eta horregatik, agerraldia egin dute zerbitzu horien berri emateko. Ikastaro asko laster hasiko dira martxan, eta beste batzuen kasuan, izen-emateak zabalik edo zabaltzear daude. Gainera, Musika Eskolan adinekoei zuzendutako ate irekiak egingo dituzte irailean zehar.

Zumaiako nagusiak jarduera horietan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, "bakoitzari gehien gustatzen zaion horretan".

Gizarte arloko zerbitzuak

Ondoren agertzen diren zerbitzuez gain, Zumaiako Udaleko gizarte zerbitzuen baitan adinekoei zuzendutako informazio, zerbitzu eta prestazio gehiago kudeatzen dira. Edozein behar eta zalantzaren aurrean gizarte zerbitzuetara jotzera gonbidatzen dituzte herriko nagusiak zein horien familia-kideak.

Beharrezkoa da aurrez txanda hartzea: 943 86 22 00 / brankaharrera@zumaia.eus /Branka eraikina (Aizkorri kalea 4)

> Tipi-tapa programa: ordubeteko ibilaldiak jarduera fisikoa eta harremanak bultzatzeko

ASTEAN BEHIN, ASTEAZKENETAN

Asteazkenero herrian zehar ibilaldi desberdinak egingo dira. Goizeko 10:00etan elkartzen dira Beheko plazan, eta ordubeteko ibilaldiak egiten dituzte. Osasun fisikoa lantzeaz gain, harreman berriak egiteko aukera eskaintzen du jarduera honek.

Jarduera hau zuzentzeko herrian boluntarioa beharra azpimarratu dute antolatzaileek. Norbaitek interesa izango balu gizarte zerbitzuetara zuzentzera gonbidatu dituzte..

IZEN EMATEA:

  • BRANKA ERAIKINA (Aizkorri kalea 4, Gizarte Zerbitzuak)
  • Urte osoan eman daiteke izena

HASIERA: irailak 28

IRAUPENA: IKASTURTE OSOA

> Oroimena lantzeko tailerra

ASTEAN BEHIN, ASTELEHENETAN

Astelehen arratsaldetan, ordubetez, eta teknika eta tresna ezberdinak erabiliz, adineko pertsonen oroimena lantzea du helburu tailer honek. Honako atalak lantzea da helburua:

  • Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu.
  • Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz.
  • Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza partekatu eta herriko partaide sentitu...

IZEN EMATEA:

  • BRANKA ERAIKINA (Aizkorri kalea 4, Gizarte Zerbitzuak)
  • Irailak 19tik 28ra

HASIERA: irailak 19

IRAUPENA: URRIA-ABENDUA

> Itsasargia zerbitzua: eguneko arreta zerbitzua

ASTELEHENETIK OSTIRALERA, EGUNERO BI ORDU

Adinekoen autonomia landu eta mendekotasun egoerak saihestu eta atzeratzea da tailer honen helburua. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, astelehetik ostiralera egunero bi orduz biltzen dira partaideak. Helburuak dira, partaide guztien artean norbere gaitasunak lantzea, bakardadea saihestea, harreman berriak egitea, eta herri mailan parte hartzea sustatu zein herriko partaide sentitzea.

Zerbitzu berria

Udalak 2021ko urrian jarri zuen martxan zerbitzu berri hau. Dagoeneko 12 lagunek hartu dute parte, 9 emakume eta hiru gizonezkok. zerbitzua da eta dagoeneko 12 lagunek parte hartu dute. 

IZEN EMATEA:

  • BRANKA ERAIKINA (Aizkorri kalea 4, Gizarte Zerbitzuak)
  • URTE OSOAN ZEHAR

HASIERA: iraila

IRAUPENA: IKASTURTE OSOA

Ikastaroak

Udal sail desberdinetatik prestatutako ikastaroak dira ondoren jasotakoak, baina horiek guztietarako kuota bateratua ezartzea erabaki da. Hilean 12 euro ordaindu beharko dituzte jubilatu eta pentsionistek.

> Adinekoentzako gimnasia

Urtero bezala adineko gimnasia ikastaroa eskainiko da kiroldegian. Horien adinera egokitutako jarduera fisikoa egingo da bertan.

IZEN EMATEA:

  • BEHEKO PLAZA JUBILATUEN ELKARTEAREN BIDEZ (astelehen eta ostiraletan 10:00-12:00; asteartetik ostegunera 11:00-12:00)
  • ZABALIK

HASIERA: irailak 26

IRAUPENA: IKASTURTE OSOA

> Adinekoentzako yoga

Adineko pertsonei egokitutako yoga ikastaroa emango da Forondako kultur eta aisialdi eskaintzaren baitan. Torreberri eraikinean emango dute tailerra.

IZEN EMATEA:

  • ALONDEGIA KULTUR ETXEAN
  • Irailak 23-28

HASIERA: Urriak 10

INFORMAZIO GEHIAGO: Forondako ikastaroa guztien informazioa irailaren 21ean eskainiko da Alondegia kultur etxean.

> Musika eta Dantza eskolako eskaintza

ASTEAN BEHIN, ORDUBETEKO SAIOAK

Musika eta Dantza eskolaren eskaintzaren baitan, adineko pertsonei zehazki egokitutako ikastaro bereziak eskainiko dira 2022/2023 ikasturtean. Horien inguruko xehetasunak azaltzeko, ater ireki saioak antolatu dituzte irailerako:

  • Irailak 20, asteartea: 11:30ean Musika eskaintza ezagutzeko aukera, Ubillos Musika eskolan
  • Irailak 22, osteguna: 16:00etan dantza eskaintza ezagutzeko aukera, Torreberri eraikinean.

IZEN EMATEA:

  • UBILLOS ERAIKINEAN
  • Irailak 19-28

INFORMAZIO GEHIAGO: Musika eskola, 943861183