Aurkezpenaren amaieran eskerrak eman zizkien prozesu osoan zehar parte hartu duten sortzaileei eta ondoan izan dituen lagunei. Halaber, eskerrak eman zizkion Zumaiako Udalari, eta nabarmendu halako laguntzak oso beharrezkoak direla.
[BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan
Musika elektronikoa oinarri, sei abestiz osatutako musika EP bat sortu du herriko musikari eta sortzaileekin batera. Laster entzun ahal izango dugu online plataformetan, eta zuzeneko emanaldia ere eskainiko du aurrerago. Zumaiako Udalaren sormen bekaren barruan egin du lan hau.
Sormen bekaren bidez babestutako basoa.wav proiektua amaitu du dagoeneko Migel Gutierrez musikari zumaiarrak. Joan den astelehenan aurkeztu zuen proiektua Zumaiako Udaleko kultur batzordekideen eta prentsaren aurrean, Artadiko bere estudioan. Sormen prozesuaren berri eman zuen, eta sei abestiak banaka entzuteko aukera izan zuten. Sormen prozesua itxita, eta, zenbait kontu ixteko esperoan, laster entzun ahal izango dira abesti guztiak online plataformetan. Gainera, aurrerago zuzeneko emanaldi bat eskaintzeko asmoa duela azaldu zuen.
Musika elektronikoa oinarri, eta Zumaiako musikari eta sortzaileen ondoan, askotariko estiloak jorratu ditu Migel Gutierrezek basoa.wav proiektuan. Prozesu guztian zehar 20 pertsonatik gorak parte hartu dutenak. Herriko musikari andana elkartu ditu, besteak beste: Oihana Rodriguez, Manu Aizpurua, Joxe Mari Azkue eta Maria Zubimendi. Musika Bandarekin eta Korokoiarekin ere elkarlanean aritu da, eta, letragileak ere izan ditu ondoan: Maddi Gallastegi, Jon Maia eta Manu Aizpurua.
Gutierrezek, EPa sortzeaz gain, zenbat helburu zehaztu zituen proiektuan, hala nola: Zumaian musika elektronikoaren hedapena sustatzea, musikarien arteko sare berriak sortzea, eta musika sortu eta esperimentatzeko espazio berriak sortzea. Helburu horiek beteta pozik agertu da. Gainera, prozesu guztian zehar adin desberdinetako kideak aritu direla nabarmendu zuen, eta proiektuan parte hartu dutenen artean erdiak baino gehiago emakumeak direla; horrez gain, prozesua euskaraz garatu dutela, eta, sortutako letrak euskaraz izan direla nabarmendu zuen.
Sormena babesteko
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuen Zumaiako Udalak beka berri hau, 2022an. Kultur sorkuntza bezala ulertzen dira artistaren imajinaziotik eratorritako edozein obra: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak.
Zumaiako Udalaren ustetan halako bekek herriko sortzaileek beraien proiektuak sendotzeko oinarria eskaintzen dute, eta, horren balioaz jakitun, 2025ean ere beka deialdia egingo du. Urte berriarekin batera zabalduko du deialdia.
Albiste erlazionatuak
Kultura
Sormena
Dirulaguntzak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13