Kultura eta artearen alorreko sormen beka eskatzeko epea zabalik
Kultura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argazkia, antzerkia, literatura, musika, dantza eta koreografia edo diziplina anitzen arteko lanak barnebiltzen ditu deialdiak. 6.000 euro banatuko dituzte, eta banaka zein taldean aurkeztu daiteke. Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik.
Askotariko kultur sorkuntzak barnebiltzen ditu deialdiak: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Eta proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak. Banaka zein taldean aurkeztu daiteke, eta, guztira, 6.000 euro banatuko dira.
Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie. Dirulaguntzaren kontzeptu guztiak dirulaguntza izendatu eta 9 hilabeteren epean egin beharko dira. Deialdia zabalik dago dagoeneko, eta proposamenak martxoaren 28ra bitartean jasoko ditu Udalak.
> Ikusi hemen deialdiari buruzko informazio guztia
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuen 2022an Zumaiako Udalak beka hau. Lehenengo deialdian Ibane Astigarragak eta Esti Curielek lortu zuten beka, bakoitzak proiektu banarekin: Astigarragak Julio Beobideren inguruko ipuin kontaketa bat prestatu zuen; Curielek, berriz, antzerki obra baten hastapen lanak egiteko baliatu zuen dirulaguntza. Iaz Migel Gutierrezek lortu zuen bekaren zenbateko osoa, basoa.wav proiektu musikala garatzeko; joan den astean argitaratu zuen EPko lehenengo aurrerapen abestia (ikusi hemen 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa), eta datorren astean argitaratu ditu gainontzeko bost abestiak.
Proiektua hautatzeko irizpideak:
Dirulaguntzak emateko hainbat balorazio hartuko dira kontuan, eta faseka egingo da puntu banaketa:
LEHEN FASEA: 10 puntu
Udalerriarekiko lotura: eskatzaileak/ek eta proiektuak Zumaiako udalerriarekin duten lotura, guztizko puntuazioaren % 10. Guztizko puntuazioaren % 5era iristen ez diren eskaerak deialditik kanpora geratuko dira.
BIGARREN FASEA 80 puntu
-
Proiektuaren kalitate artistikoa (40 puntu).
-
Aurrekontua, finantzazio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu).
-
Bestelako puntuak:
-
Euskara: sorkuntza euskaraz izatea, hizkuntzari ekarpena...(10 puntu)
-
Proiektuan genero ikuspegia txertatuta egotea (10 puntu)
-
Herrian egingo den aurkezpen edo lanketa (aurkezpen, emanaldi, erakusketa, tailer...) eta Zumaiatik at izango duen ibilbide proposamena. (10 puntu)
HIRUGARREN FASEA: 10 puntu
-
Curriculum Vitaea (10 puntu)
Proposamenak aurkeztea
Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 28an itxiko da.
> Ikusi hemen deialdiari buruzko informazio guztia
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Sormena
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



