Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da

2024/11/05

Errepidea ez dute guztiz itxiko, baina trafikoa moteldu egingo dute iluntzeko 20:00etatik goizeko 08:00etara bitartean. Obren helburua argi-indarraren aireko linea lurpean sartzea da.

Gaur gauean (asteartetik asteazkenera) Estazio kalean obrak egingo dituzte, N-634 errepideko biribilgunearen inguruan. Lan hauek argindarraren aireko linea bat lurrazpira pasatzeko egingo dira, eta horretarako azpiegitura berriak eraikiko dituzte errepide azpian.

Lanak gauez egingo dituzte: astearte iluntzeko 20:00etatik asteazkeneko goizeko 08:00ak bitartean. Obrak martxan dauden bitartean trafikoa moteldu egingo dute inguruan; edonola ere, errepidea zabaldik egongo da, Estazio kaletik atera eta sartzeko errei bat zabalik utziko baitute. Obra gauez egitea aukeratu dute, trafikoari ahalik eta eraginik txikiena eragiteko; egunez egingo balira, lanek 3-4 eguneko iraupena izango lukete.