Autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo apirilaren 12tik maiatzaren 5era bitartean
Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aldi honetan.
Apirilaren 12tik maiatzaren 5era bitartean (biak barne) Lurraldebusen autobusak ez dira Zubitxikitik herrira sartuko, udaberriko oporretan trafikoa arintzeko eta santelmoetan Moilan txosnagunea jarriko delako. Patxita Etxezarreta kaleko autobus geltokiak erabili ahal izango dira aldi honetan.
Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du urte osoan zehar autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



