Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko

2025/04/07

Kiroldegiko instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko elementuak (eguzki-plakak eta egiturak) iritsiko dira asteazkenean, eta 09:00etatik 13:00etara bitartean eragina izango du inguruan.

Datorren asteazkenean (apirilak 9), Lubaki kiroldegiaren inguruan aldaketak izango dira. Instalazio fotoboltaikoaren egitura elementuak eta plakak teilatura igotzeko lanak egingo dituzte. Eguzki energia aprobetxatuz autokontsumorako sistema ezarriko da bertan, udal eraikin honen kontsumoaren ia herena energia berriztagarriaren eta autokontsumoaren bidez estaltzeko helburuarekin [informazio gehiago hemen].

kiroldegia-obra.png09:00etatik 13:00etara bitartean honako eragina sortuko dute lan hauek:

  • Lubaki ondoko errepidea itxita: skate parkeko eremutik kiroldegi pareko oinezko zubira arteko tartea itxita egongo da trafikoarentzat.
  • Aparkalekuak desokupatu beharko dira: skate parketik kiroldegiko oinezko zubira artean eskuinaldean aparkatuta dauden ibilgailu guztiak aurrez kendu beharko dira. Egun horretan, denbora tarte horretan, ez dira erabilgarri egongo.
  • Oinezkoentzako aldaketak: kiroldegiko fatxadaren ondoan dagoen espaloia itxita egongo da. Horren ordez Narrondo ibai aldeko espaloia erabili beharko da.
  • Kiroldegira sartu-irtenak osasun zentroaren aldetik: Kiroldegira sartzeko eta irteteko, kiroldegiaren ezkerraldeko aldea erabili beharko da (osasun zentroaren aldekoa).