Estazio kaleko trafikoan aldaketak egongo dira hurrengo egunetan, asfaltatze lanak direla-eta
Eguraldia lagun bada, ekainaren 11n eta 12an (igandean eta astelehenean) asfaltatuko dute errepidea, gauez. Margo lanak ekainaren 15ean egingo dituzte, ostegunean.
Zumaiako Udala Estazio kalea berrurbanizatzeko lanak egiten ari da, errepidearen egoera hobetzeaz gain, oinezkoei lehentasuna emateko. Obra horiek tarteko, hurrengo egunetan Estazio kale inguruko trafikoan aldaketak izango dira:
- Eguraldia lagun bada, ekainaren 11n eta 12an (igandean eta astelehenean) asfaltatuko dute errepidea. Gauez egingo dituzte lanak.
- Asfataltze lanak amaituta, ekainaren 15ean egingo dituzte margo lanak.
Hori horrela, Udalak gidariei gogorarazten die kontuz ibiltzeko eta obretan ezarritako seinaleak eta abiadura-mugak errespetatzeko, guztien segurtasuna bermatzeko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesua abiatu du Udalak, eta inkesta bat zabaldu die herritarrei 2024/05/09
- Goiko Plazako aldaketen inguruko bilera irekia izango da maiatzaren 8an 2024/05/03
- Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak egingo dituzte Zumaian apirilaren 26an eta 29an 2024/04/18
- Lurraldebus zerbitzua gehiago indartuko dute asteburu honetan, San Telmo jaiak direla-eta 2024/04/11