'Zarata', LGBTI+ kolektiboarekiko dugun ikuspegia zabaltzeko
Hodei Arrastoak zuzendutako 'Zarata' proiektua ekainaren 27an (astelehena) iritsiko da Alondegiko Oxford aretora, LGTBI+ kolektiboaren Harrotasun Egunaren bezperan. 45 minutu inguruko ibilbide bat egingo du bisitariak, eta hamar istorio entzumenaren bidez ezagutzeko aukera izango du.
Datorren astelehenean (ekainak 27), LGTBI+ Harrotasun Egunaren bezperan, esperientzia berezia bizitzeko aukera izango dute zumaiarrek. Audiogida erako erakusketa bat izango da Alondegiko Oxford aretoan, eta 45 minutuko inguruko ibilbidea egingo du entzuleak. Hamar istorio kontatuko dituzte bertan, LGTBI+ kolektiboaren parte diren norbanakoen bizipenak oinarri hartuta. Proiektua Hodei Arrastoa zizurkildarrak sortu du, Hiruki Larroxa Kolektiboaren babesarekin, eta guztira 10 aktorek hartu dute parte istorioen kontaketan. Horien artean dira Telmo Irureta eta Sambou Diaby aktore zumaiarrak.
Antolatzaileek ibilbidearen inguruko hainbat ohar egin dituzte:
- Bisitak ekainaren 27an (astelehena) izango dira, 16:00tatik 19:00tara bitartean (azken entzulea 19:00tan sartuko da, eta 19:45tan amaituko da).
- Guztiek ibilbide berbera egingo dute, leku berberean hasita, eta hamar guneetatik orden berberean pasatuko dira.
- Audioak euskaraz zein gazteleraz entzun ahal izango dira
- Entzuleek mugikor bat beharko dute
- Nahi izanez gero, parte hartzaile bakoitzak bere aurikular propioak eraman ditzake
- Une batean [seigarren istorioa] praktika sexualari buruz modu esplizituan hitz egiten da eta hemezortzi urte baino helduagoei zuzendutako irudiak erakusten dira.
Hodei Arrastoa sortzailearen arabera, LGBTI+ kolektiboarekiko dugun ikuspegia oso murriztua da: "Lesbiana, gay eta pertsona transek osatzen duten talde gisa ikusi ohi da soilik, baina badira beste hainbat pertsona talde horren parte direnak eta ikusgarritasun gutxi ematen zaienak. ZARATAren parte garenok ez gara maisuak, ez dugu egia absoluturik azaldu nahi. LGBTI+ kolektiboaren parte garen norbanakoak gara soilik eta gure bizipenak eta istorioak duintasunez azaldu nahi dizkiegu euskal herritarrei, ezjakintasunak dakartzan tabuek sorrarazten dizkiguten egoera deserosoei aurre eginez. Galdera mordoa egin eta erantzun gutxi batzuk emango ditugu".
Maider Alberdi berdintasun zinegotziaren esanetan oraindik lan handia daukagu gizarte inklusibo bat izatera iristeko eta halako proiektuei ikusgarritasuna ematea ezinbestekoa dela uste du. Halaber, gogorarazi du Zumaiako Udala LGTBI+ kolektiboaren inguruko lanketa egiten ari dela Eihera kooperatibarekin batera, eta datozen hilabeteetan prozesuaren inguruko nondik norakoen berri emango dutela.
Albiste erlazionatuak
LGTBI
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- 'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan 2023/09/12
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
Berdintasuna
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- 'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko 2024/04/12
- Martxoaren 8ko bizipenak partekatzeko saio irekia, gaur arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/03/13
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8an 2024/03/08
Zumaia bizitzeko da
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Bi markagailu berri kiroldegiko pistan 2024/04/19
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18