500.000 eurorekin zer egin erabaki dute zumaiarrek

2022/10/27

Paolean igerileku naturalaren inguruko azterketa egiteko, eraikin publikoetan eguzki plakak jartzeko, Erkiben estalpe balioaniztuna eraikitzeko, eta haur parkeak hobetzeko partidak txertatuko dira 2023ko udal aurrekontuetan. 2024an pump truck zirkuitua egitea eta adinekoen egoeraren inguruko azterketa egitea txertatuko dira, besteak beste.

Pantaila-argazkia (619).pngZumaian 500.000 eurorekin zer egingo den erabakitzeko partaidetza prozesua iritsi da bere amaierara. 520 zumaiarrek parte hartu dute bozketan, eta berme batzordearen irizpideak jarraituta, dagoeneko osatuta dago 2023 eta 2024ko aurrekontuetan txertatuko diren proiektuen zerrenda.

Zumaiako Udalaren izenean eskerrak eman dizkiete prozesuan era batean edo besteak parte hartu duten guztiei. Gainera, nabarmendu dute prozesu osoan zehar jasotako ideia eta proposamenen zerrenda kontutan hartuko dutela aurrarantzean martxan jarriko dituzten proiektuetan.

Boto kopurua eta partidak kontutan hartuta, honakoa da 2023an eta 2024an zehar egingo diren proiektuen zerrenda:

2023an:

  • IGERILEKUA PAOLEAN: Bideragarritasun eta egingarritasun ikerketa juridiko-teknikoa egin Paoleko farorako bidean dagoen igerilekua egokitzeko. 18.150€

  • EGUZKI PLAKAK: Eraikin publiko eta eskolen teilatuetan plaka fotoboltaikoak jarri. 75.000€

  • ESTALPEA: Erkiberen belardiko zati batean erabilera anitzetarako estalpea egin. 125.000€

  • HAUR PARKEAK 1/2: Hobekuntzak eta berrikuntzak egin. Azken honen erdia egingo da 2023an eta beste erdia 2024an. Lehen erdia 35.000€

2024an:

  • HAUR PARKEAK 2/2: Hobekuntzak eta berrikuntzak egin. Erdia egingo da 2023an eta beste erdia 2024an. Bigarren erdia 35.000€

  • BIZIKLETAK: Pumptrack/bike park bat egin: txirrindulaz ibiltzeko zirkuitoa. 90.000€

  • BIDEGORRIA: Herriko bidegorria diseinatu eta plan batean jaso. 18.150€

  • ADINEKOEN EGOERA: 65 eta 74 urte arteko pertsonen egoera eta beharrak aztertzea, politika publiko zehatzak eta zerbitzuak definitzeko. 55.000€

  • KANTXAK: Herriko erabilera anitzetako kantxetan berrikuntzak: eskubaloia, futbola, saskibaloia… 25.000€

  • LURZORUAK: Naturaren babes eta zaintzarako egokiak diren lurzoruak identifikatzeko ikerketa egin, baso politika egokiak eta herri baratzak sustatzeko, adibidez. 18.150€

  • GARBITASUNA: Zumaiako herritarrak sentsibilizatuko, kontzientziatuko eta heziko dituen kanpaina bat egin. Azken honetan, aurrekontuan sartu ahal izateko, 5.500 eurora mugatu da aurrekontua.

Ordena errespetatuz hartu dira erabakiak. Hori dela eta, kantxen proposamenaren ondoren Kofradiarako proposamena eta bizikleten mailegua baztertu egin dira aurrekontu muga gainditzen zutelako (500.000 euroak gainditzen zirelako); horien ordez lurzoruak erostea txertatu da, eta azken 5.500 eurorekin garbitasun kanpaina jaso da.