Gaur da botoa emateko azken eguna

2022/10/14

​Partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren baitako bozketa fasea gaur itxiko da. 20 proiekturen artean hiru aukeratu ditzake zumaiar bakoitzak.

Non eta nola eman botoa?

  1. Boto orria postontzian utzita. Postontziak udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Gizarte Zerbitzuetan (Branak eraikina), Hogarrean eta Oikiako eskolan aurki daitezke. Zumaiako etxe guztietara bidaliko da boto orri bana, baina gehiago behar dituztenek postontziak dauden lekuetan aurkituko dituzte.

  2. Aurrez aurre. Oxford parean botoa emateko aukera izango da gaur (urriak 14), 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 bitartean.

  3. Online, partaidetza.zumaia.eus webgunean

20 proiekturen artean hiru aukeratu beharko dituzte zumaiarrek. Hiru proposamen baino gutxiago edo hiru baino gehiago dituzten boto-orriak baliogabetzat joko dira, eta ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak betetzea.