Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita
Urriaren 15era arte egongo da epe hori zabalik. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.
Zumaiako Udalak dagoeneko zabaldu du epea bigarren deialdia euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko, gehienbat udako ikastaroei zuzendutakoa; urriaren 15era arte egongo da epe hori zabalik. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun. Horretarako, ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
-
Betebeharrak eguneratuak izatea Udalarekin, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan gehienez ikastaroaren %75 ordainduko zaie. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroak zein edo barnetegietakoak direnean, gehienez % 75 ordainduko zaie.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta
-
Nortasun agiriaren fotokopia
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada)
Eskaera epea:
-
Bigarren deialdia (udako ikastaroena): urriaren 1etik 15era
Interesdunek Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dute eskura eskabidea, baita laguntzen deialdiari buruzko xehetasunak ere. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, Herritarren Atarian.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Euskara
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03