Zumaiako jatorri aniztasunaren mapa eguneratu du Udalak
Mapa berria webgune batean ikusgarri dago dagoeneko. Jendaurreko aurkezpena irailaren 30ean izango da, 18:30ean Gizarte Zentroan; dagoeneko zabalik dago izen-ematea.
Elkarbizitzaren gakoetako bat gure herria osatzen dugun pertsona, jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza izaten da, ondoren elkar aitortzeko. Gure ingurune sozialean ustez errealitatea azaltzen duten hainbat estereotipok hartzen dute, askotan estereotipo negatiboak izaten direlarik.
Aztikerrekin elkarlanean osatutako mapa honetan jasotako datuek estereotipo horiek deseraikitzen lagundu dezakete, eta datuak eskuan izanda, hainbat ekintza egin daitezke deseraikitzearen norabidean. Datu horiek guztiak mapa birtual batean bildu dituzte, atari honetan.
Aipatutako abiapuntutzat hartuz, atari honek bi helburu ditu: alde batetik, herritarren esku, haien inguru hurbileko informazioa zehatza emango duen tresna digital erabilgarri eta ulerterraza jartzea; eta bestetik, datuen bidez elkar ezagutza sustatzea, migrazio eta jatorri aniztasunaren eremuan.
Zumaiako Jatorri Aniztasuna Zenbakitan atarira joateko klikatu ondorengo irudian:
Maparen aurkezpena hilaren 30ean
Mapa dagoeneko ikusgai dago atari honetan, baina Zumaiako Udalak herritarrekin batera saio bat egingo du mapa berria aurkezteko. Saioa hurrengo asteazkenean, irailaren 30ean izango da; 18:30ean Gizarte Zentroan (Hogarrean).
Saioa elebietan izango da, eta beharrezkoa izango da aurrez izen ematea. Horretarako berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi edo 943 86 50 25 (luz. 404) telefonora deitu beharko da.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
Aniztasuna
- Zumaiara iritsi berri direnei ongietorria emango diete gaur arratsaldean, udaletxean 2024/11/12
- [BIDEOA] Zaintzak neurtu, neurriak hartzeko 2023/11/24
- Zumaiako Udalak bat egin du UEMAk abiatu duen "egin nirekin ere euskaraz!" kanpainarekin 2023/11/21
- Munduan zeharreko ipuinak, zumaiarren ahotik Zumaiako haurrentzat 2021/10/08
Berdintasuna
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04