Zumaiako Udalak bat egin du UEMAk abiatu duen "egin nirekin ere euskaraz!" kanpainarekin
Euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gainditzea helburu duen kanpaina da.
Sustraiak beste herrialdeetan izanagatik gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskaria da kanpaina, hasiera batean gainerako herritar batzuek euskara ukatzen dietela sumatuta. Euskarak kolore asko dituela eta, azalaren kolorea askotarikoa izan arren, herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogoratu nahi du UEMAren kanpainak.
Euskaldunak dira Arlenys, Haider, Aimar, Aya, Nora, Sefora, Miruna, Randy, Ekhi, Manna, Anastasia, Andriy, Zunnurain, Lassana, Abdallah, Alaia, Rayan eta Leen, UEMAk egin duen Egin nirekin ere euskaraz! kanpainari aurpegia jarri dioten lagunak.
Senegalen, Dominikar Errepublikan, Saharan, Pakistanen, Ukrainan, Marokon, Ekuadorren eta Euskal Herrian jaio dira, besteak beste. Bizi, berriz, Ondarroan, Leitzan, Ibarran, Zestoan eta Zaldibian bizi dira, baina Zumaian eta gainerako udalerri euskaldunetan ere badira haiek bezalako neska-mutil asko, zorionez. Urdua, arabiera, mandinga, kitxua, ukrainera, gaztelania edota euskara jaso dute etxean. Euskara, zehazki, lehen hizkuntza da batzuentzat, bigarrena besteentzat, eta baita hirugarrena ere zenbaitentzat. Hala ere, euskaraz aritzen dira ikastetxean eta lagunartean.
Askotan, ordea, azalaren koloreagatik, aurreiritziengatik edota auskalo zergatik erdaraz hitz egiten diete herritar batzuek. Eta ez zaie gustatzen. Euskaldunak direlako. Kanpainako bideoetan adierazi duten moduan, "badakigulako euskara dela zubirik ederrena, eta euskara ukatzen diguten bakoitzean zubia ere ukatzen zaigulako". Horregatik, beraiekin ere euskaraz egiteko eskatu nahi izan diete gainerako herritarrei. "Euskara ukatzen digutenean, bertakoa izatea eta sentitzea ere ukatzen digute, nahi gabe izan arren".
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
UEMA
Aniztasuna
Zumaia bizitzeko da
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09



