148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an
Aurten ere laguntzen inguruko informazioa bidali du Udalak Zumaiako etxe guztietara, eta beharrak edukitzekotan, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko deia egin dute udal ordezkariek eta teknikariek.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak premia puntualei erantzutea du helburu, batez ere etxebizitzako gastuei (alokairua, hipoteka, argia, ura, gasa...). Edonola ere, bestelako gastuak ordaintzen laguntzeko ere balio du. Eskuorrian jasotako kopuruen barruan, edo kopuruetatik gertu egotekotan, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzera deitzen dituzte zumaiarrak.
Udalak urteak daramatza Gizarte Zerbitzuen bidez hainbat dirulaguntza kudeatzen. Dirulaguntza horien bidez Zumaian egoera ahulean bizi diren herritarrengana iritsi, bizi baldintzak nahiz bizi kalitatea hobetu eta gizarte bazterkeria egoerak prebenitu, saihestu edo leundu nahi dira. Gizarte Zerbitzuetako langileek kasu bakoitza jaso, aztertu eta baloratu egiten dute eta herritarrekin elkarlanean gauzak hobetzeko edo aldatzeko bidelaguntza eskaintzen dute, arlo pertsonalean lanketa, laguntza ekonomikoak zein sozialak, eta bestelako baliabide eta prestazioak uztartuz.
Laguntza ekonomiko horietako bat da Gizarte Larrialdietarako Laguntza, eta horren berri eman nahi die Udalak herritar guztiei hirugarren urtez, etxe guztietara bidalitako eskuorriaren bidez. Modu honetan, informazioa ahalik eta herritar gehienen eskura jartzea du helburu, behar duen orok baliabide publiko hau erabili dezan.
Gizarte Larrialdietarako Laguntza
> Eskuorria (PDF)
> Eskabidea aurkezteko agiriak
Gizarte Zerbitzuak:
943 86 22 00 / 632442256
brankaharrera@zumaia.eus
2022ean, 148 onuradun
2022an 66 bizikidetza unitateri onartu zaie dirulaguntza (egindako 88 eskaeren artean), eta ondorioz, 148 zumaiar izan dira laguntzaren onuradunak. Bizikidetza unitateak kontutan hartuta, 66 bizitza-unitatetatik 23 dira erabiltzaile berriak, eta 21 bizitza-unitate 60 urtetik gorako pertsonek osatutakoak dira.
Zumaiako Udalak 94.125 euro erabili ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako, eta honakoak izan da banaketa:
KONTZEPTUA |
KOPURUA/€ |
% |
Alokairua |
37.312,00 |
39,64 |
Interesak eta amortizazioa |
6.473,36 |
6,88 |
Etxebizitzaren mantentzea |
17.535,47 |
18,63 |
Energia |
25.673,08 |
27,27 |
Altzariak eta instalakuntza |
184,80 |
0,20 |
Aurreko zorra |
4.050,00 |
4,30 |
Oinarrizko beharrak |
2.895,78 |
3,08 |
GUZTIRA |
94.124,49 |
100,00 |
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
- 'Zumaian zaintza zaintzen' jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 22an 2023/11/17
- Haur, nerabe eta familiei zuzendutako udal baliabideen berri eman dute 2023/11/15
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerretarako izen-ematea zabalik, urriaren 18ra arte 2023/10/11
Dirulaguntzak
- Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea 2023/10/30
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak 2023/10/27
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte 2023/10/05
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omenduko dituzte abenduaren 16an 2023/12/06
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28