“Zergatik hamalau” erakusketa ikusgai Oxforden abuztuaren 14tik aurrera

2019/08/09

Asteburu honetan amaituko da XXXI. Argazki Lehiaketako erakusketa Oxford aretoan. Iñaki Arrillaga artista oriotarrak hartuko du lekukoa, eta “zergatik hamalau” erakusketa aurkeztuko du abuztuaren 14tik irailaren 1era bitartean. Jorge Oteiza herrikidea izan du abiapuntu bere eskultura eta margoak sortzeko orduan. Aretoa egunero egon da zabalik, arratsaldeko 18:30etatik 20:30era.

Jorge Oteizaren obrari ukitu pertsonala eman dio Iñaki Arrillagak. Azken urteotan egindako lanak erakutsiko ditu Zumaian. Erakusketa bi zatitan banatzen da: eskultura eta margoak. Lehenengoari dagokionez, Oteizak eginiko lanei bere interpretazioa gehitu die: “Arantzazuko Apostoluak arraunlariak balira bezala daude irudikatuta; “zergatik hamalau?” galdetzen ziotenean eman ohi zuen erantzuna apostoluak arraunlariak izango balira bezala irudikatzea izan da asmoa”.

Bestalde, margoak dira erakusketaren beste erdia: akriliko zein collage teknikak erabiliz, hirugarren dimentsioa aurkitzeko helburuarekin kaxa hutsak zabaltzen ditu Arrillagak, Malevichek egiten zuen modura. Ondoren elementu geometriko horiei kolore ezberdinak ezartzen dizkio, armonia zein ordekaz espazioa okupatuz.