Abian da 2020ko inauterietako kartel lehiaketa
Lanak urtarrilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Alondegia kultur etxean. Kartel irabazlearen egileak 300 euroko saria izango du; herritarren saria jasotzen duenak jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango du opari.
Azken urteetan egin izan den moduan, aurtengoan ere herritarren aurkeztutako karteletako baten iragarriko ditu Zumaiako Udalak 2020ko inauteriak.
Oinarriak:
- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2020"
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake
- Teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm)
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira
- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 30a baino lehen.
Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
- Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
Kartel guztiak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 6tik 24ra. Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



