Adintxikikoen garapenari eta tratu onari buruzko hitzaldia eskainiko du Luis Legorburu psikologoak datorren astean

2021/11/23

Azaroaren 30ean (asteartea) gurasoei zuzendutako bi saio eskainiko ditu Luis Legorburu psikologoak, Oxford aretoan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Guraso Eskolen baitan, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuei guraso eta tutoreei zuzendutako hitzaldia antolatu du. Datorren asteartean (azaroak 30) izango dira bi saioak, 15:00etatik 16:30era euskaraz eta 18:00etatik 19:30era gazteleraz.

Saioan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943862200 telefono zenbakira deituta (8:00etatik 14:30era) edo brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita.

> Hizlaria: Luis Legorburu psikologoa

Luis Legorburu Orekagune taldeko psikologoa da. Haur eta nerabeen psikoterapian aditua izateaz gain, haur eta nerabeen babesgabetasun eta arrisku egoerak prebenitzeko detekzio goiztiarreko teknikaria da.

> Hitzaldian landuko diren gaiak:

  • GURE SEME ALABEN BEHARRAK
  • GURE SEME ALABEN JOKABIDEAK NOLA ULERTU
  • NOLA JOKATU GURASO BEZALA
  • HERRIAN DAUDEN ZERBITZUEN ELKAR LANAREN GARRANTZIA

> Helburuak:

  • Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek haur, nerabe eta familiei zuzendutako laguntza zerbitzuak ezagutzea, eta horien irizpide eta oinarriak elkarbanatzea
  • Haur eta nerabeen garapenean guztion garrantzia nabarmentzea: sare informala (gurasoak, familia, lagunak…) eta sare formala (ikastetxeak, osasun zerbitzuak, udaltzaingoa, aisialdiko zerbitzuak…)
  • Zaila, berria eta ezezaguna egiten zaigun bidaia zoragarri honetan, guztion begiradak konpartitzea, zabaltzea eta elkarlana sustatzea