Aita Mari auzuneko bizilagunekin bilera urriaren 18an, fatxaden berrikuntzen inguruko informazioa emateko
Udaletxeko pleno aretoan izango dira saioak: 18:00etan gazteleraz, eta 18:45ean euskaraz.
Urriaren 18an (asteartea) Aita Mari auzuneko bizilagunekin bilduko dira udal ordezkari eta teknikariak. Auzuneko etxebizitzen fatxaden berrikuntzaren inguruan emandako pausoak izango dituzte mintzagai.
Bi saio egingo dituzte:
- 18:00etan gazteleraz
- 18:45ean euskaraz
Zalantzarik izatekotan harremanetan jartzera gonbidatu dituzte herritarrak. E-mail honetara idatzi beharko dute horretarako: arkitektoa@zumaia.eus.



