Larretxoko zirkulazioan aldaketak, asfaltatze lanengatik
Larretxo auzunean asfaltatze lanak egingo ditu Udalak datozen egunetan, eta aparkaleku zein ibilbideetan aldaketak izango dira. Auzoko iristarritasuna hobetzeko eskuhartzeen barruan kokatzen dira lanok.
Azaroaren 17tik 25era, Zumaiako Udalak asfaltatze lanak egingo ditu Larretxo auzuneko bidegurutzean. Obrak tarteko, trafiko aldaketak ezarriko dira, eta, horrekin batera, zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri egongo. Horiek horrela, azaroaren 17an, goizeko 08:00etarako, eremu horretako aparkalekuak hustuta egon beharko dira.
Lan hauek Itzurunbideko igogailuaren eraikuntzarekin eta inguruko irisgarritasuna hobetzeko azken faseko eskuhartzeekin lotuta daude. Igogailu berriak Itzurunbidea eta Larretxoko goialdea lotuko ditu hiru geldiuneren bidez, eta auzoko mugikortasuna eta irisgarriatsuna nabarmen hobetuko du.
Igogailua amaitzear dagoen honetan, Udalak Larretxoko bidegurutzea eta oinezkoen pasabideak berritzeko erabakia hartu du, hainbat bizilagunek hala eskatu dutelako eta Irisgarritasun Planean jasotakoarekin bat etorriz. Espaloien estutasunak eta aparkaleku batzuen kokapenak gaur egun oinezkoei —eta, kasu larrietan, larrialdi zerbitzuen ibilgailuei— zailtasunak eragiten dizkiete; horregatik, jarduketa horiek auzoaren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak dira.
Zirkulazioan aldaketak (bizilagunentzat ohar garrantzitsuak):
Asfaltatze lanek iraun bitartean, honako ibilbide alternatiboak ezarriko dira:
- Hondargain etxadia eta Larretxo auzunera sartzeko: noranzko bikoitzeko pasabidea San Telmo kaletik, obra-semaforo bidez (planoan BERDEZ).
- Itzurunbidea 6–16ra sartzeko: noranzko bikoitzeko pasabidea Itzurunbideko oinezkoen bidetik, obra-semaforo bidez (planoan BERDEZ).
Bestalde, eraginpeko eremuko garaje eta aparkaleku pribatuetan sarrera-irteerak mugatuak izango dira lanek dirauten bitartean. Bizilagun bakoitzari dagokion informazioa garajeetako ateetan bertan zehaztu zaie, eta obretako langileek laguntza emango dute behar diren kasuetan.

Albiste erlazionatuak
Auzoak
Irisgarritasuna
Zumaia bizitzeko da
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04



