Asteazkenetik aurrera deskontuak izango dira Zumaiako zenbait saltokitan
'ErrotaHerria' kanpainaren baitan martxan jarritako deskontu-sisteman gehieneko kopurura iritsi ez ziren saltokietan 15 euroko erosketagatik 5 euroko deskontua izango da urriaren 14tik azaroaren 30era.
ErrotaHerria kanpainaren baitan antolatutasko deskontu-sistemak harrera oso ona eduki zuen arren, zenbait komertziok ez zuten beraiei zegokien kopurua osatu. Hori dela eta, kopurua osatzeko aukera izan dezaten, bigarren ekinaldi bat jarri du martxan Udalak, Gertu elkartearekin elkarlanean.
Komertzio horietan bezeroei deskontuak egingo dizkiete azaroaren 30era bitartean. Zehazki, jarraian zehaztutako establezimenduetan 15 euroko erosketagatik 5 euroko deskontua egingo zaie bezeroei, momentuan bertan.
Zumaiako Udalak maiatzean abiatu zuen ErrotaHerria kanpaina, pandemia egoerak herriko komertzioan sortu ditzakeen arriskuez ohartuta. Lehen ekintza gisa, Udalak deskontu-bonoak banatu zizkien 18 urtetik gorako zumaiar guztiei, herriko komertzioetan erabiltzeko. Konfinamendu aldian komertzioak itxita eduki behar izan zituztenek, eta, irekita izanda ere, diru-sarrerak murriztu zitzaizkienak parte hartu ahal izan zuten deskontu-sisteman. 150.000 euroko diru-partida sortu zen horretarako, eta herriko dendetan 450.000 eurora arteko inpaktua eduki dezake neurriak.
Gerora enpresa txikiei eta autonomoei zuzendutako dirulaguntza lerroa jarri zuen martxan, eta 2.000 eurora arteko laguntzak eman ditu Udalak.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Merkataritza
ErrotaHerria
- Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2023/01/10
- Zumaiako merkatariekin bilera egingo du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2022/12/15
- ZumaianBai plataformaren erabilera sustatzeko zozketak izango dira Gabonetan 2022/12/01
- Salgai daude erosketa bonoak 2022/11/16