Astelehenean zabalduko da neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea
2022ko eskaintzan aldaketak egin dituzte haurren igeriketan: taldeak iraunkorrak izango dira, eta bestalde, ‘Itsas izar’ taldea sortuko dute, urari beldurra dioten edo igerian esperientziarik ez duten 3-4 urteko haurren taldea.
Urtarrilaren 10ean hasiko dira neguko ikastaro guztiak. Ikastaro guztietarako izen ematea datorren astelehenean (azaroak 29) zabalduko da: izen-ematea kiroldegian bertan egin beharko da, goizeko 6:30etik aurrera.
Gazte eta helduei dagokionez ohiko eskaintza egongo da 2022an ere: pilates, cycling, TRX, ZUMBA edota igeriketa, besteak beste. Haurren lehorreko jardueretan ere ez da aldaketarik egongo. Ikastaro horiek guztien irapena hiruhilabetekoa izango da.
Haur eta haurtxoen igeriketa taldeetan bi aldaketa nagusi egingo dituzte 2022an:
- Talde iraunkorrak: aurrerantzean haurren igeriketa taldeak iraunkorrak izango dira, eta igeriketan izena ematen duten haurrak talde berean egongo dira urtarrilaren 10etik maiatzaren 26ra bitartean. Bi arrazoi nagusi daude horretarako: alde batetik, talde aldaketarekin bestelako jarduerekin ordutegiak moldatzeko gurasoek izan ohi dituzten arazoak; eta bestetik, haurrak taldean egonkortu eta gero taldea aldatzea saihestea
- ‘Itsas izar’ taldea sortzea, urari beldurra dioten edo igerian ez dakiten 3-4 urteko haurrentzako: Talde honetako haurrek irakaslearekin egokitzapen-prozesua izango dute, eta gurasoak bertan egon ahal izango dira prozesu horretan. Gurasoak haurrarekin eta irakaslearekin batera uretan sartuko dira hasieran, eta pixkanaka, haur bakoitzaren prozesua kontutan hartuta, gurasoen partehartzea txikitzen eta urruntzen joango da.
> Neguko kirol ikastaroen eskaintza (2022)
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06
Haurrak
Ikastaroak
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2023/09/15
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da 2023/09/14
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11