Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz
Herritar gehienek autolikidazio proposamena jasoko dute, eta garrantzitsua da onartzean euskarazko harremana nahi dela esatea. Aurtengo kanpainaren helburua % 33ra hurbiltzea izango da
Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Urtez urte kopuruak gora egiten du, eta gutxienez % 33ra hurreratzea izango da aurtengo kanpainaren helburua. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:
2022an |
2021ean |
2020an |
2019an |
2018an |
2017an |
|
Aitorpena egin zuten zumaiarrak |
5.305 |
5.232 |
5.105 |
4.946 |
4.954 |
5.056 |
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak |
1.597 (% 30,10) |
1.475 (% 28,19) |
1.296 (% 25,38) |
1.212 (% 24,50) |
1.000 (% 20,19) |
920 (% 18,19) |
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:
-
Autolikidazio proposamena
-
Mekanizatua
-
Internet bidezkoa
Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten:
AM aholkulariak |
943 862609 |
|
Unanue aholkulariak |
943 860960 |
|
Zumai aholkularitza |
943 862624 |
Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten ere garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunaren komunikazioak. Martxoaren amaieran bidaliko ditu Aldundiak proposamen horiek, eta apirilaren 3tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua apirilaren 13tik ekainaren 8ra bitartean eskatu ahal izango da, eta kanpaina orokorra aurten ekainaren 30an amaituko da. Argibide gehiago Ogasunaren webgunean.
Ogasunarekin harremanak euskaraz Zumaian
Beste zerga batzuetan ere euskaraz!
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urteko egitasmo bat abiarazi zuen duela hiru urte, eta epe horren bukaeran hauxe lortu nahi dute: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea.
Horregatik, «Ogasunarekin euskaraz» logoa gehituko dio Zumaiako Udalak kanpainarekin lotutako euskarri guztiei, UEMAko Gipuzkoako gainerako herrietan bezala.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaian Euskaraldia dinamizatzeko langile baten bila 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- 2024ko Euskararen Eguneko adierazpena: 'Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko' 2024/12/03
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29