Azaroaren 26tik abenduaren 5era izango da Euskararen Astea
Era askotako ekintzak antolatu ditu aurten ere Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 26tik abenduaren 5era bitartean: euskarazko filmak, hitzaldiak, musika emanaldiak, Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa…
Ekintza horien guztien artean, azpimarratzekoa da larunbatean antolatutakoa: 2020an egingo den Euskaraldiaren lehen urratsa izango da, Zumaian saretzen hasteko ekitaldia.
Hauxe da egitarau osoa:
AZAROAK 26, ASTEARTEA
Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian, Soziolinguistika Klusterreko Uxoa Anduagaren hitzaldia: “Euskaraldiaren ikerketa, Zumaiako emaitzak”
AZAROAK 28, OSTEGUNA
Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Maite Larbururen “Hezurren azpian” emanaldia.
AZAROAK 30, LARUNBATA
11:30ean trikitilariekin kalejira Erribera kalean, Kofradiako plazatik hasita Beheko plazara.
12:00etan Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia: desioen sarea osatzea, adierazpena irakurtzea eta taldeko argazkia.
Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa.
ABENDUAK 2, ASTELEHENA
“Yugo eta Lala” filma Aita Mari zineman, 09:45ean eta 15:00etan HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat
ABENDUAK 3, ASTEARTEA, EUSKARAREN EGUNA
- Ikastetxeetan LH4 bitarteko neska-mutilei Zumaiako zubiei buruzko egutegiak banatuko zaizkie.
- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren hitzaldia toponimiaz eta mapa berriaren aurkezpena.
ABENDUAK 4, ASTEAZKENA
BAGA BIGA emanaldia DBH4ko ikasleentzat 10:00etan.
ABENDUAK 5, OSTEGUNA
Gaueko 22:00etan, Aita Mari zineman, zine-forum emanaldia: “Margolaria”. Ostarrena taldeak antolatuta.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



