Barrakek soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte, haur guztien inklusioa bermatzeko
Apirilaren 5ean eta 12an barrakek ez dute musikarik edo soinu gogorrik igorriko, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Neurri honekin autismoa duten pertsonentzat zein soinuak kalte egiten dien bestelako pertsonentzat espazio erosoa bihurtu nahi da barraken gunea.
Gernika parkeko barrakek soinu alteraziorik gabeko ordu tarteak izango dituzte bi egunez, santelmoetako bi ostiraletan, hain justu. Hori horrela, apirilaren 5ean eta 12an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, barrakek ez dute musikarik edo soinu gogorrik igorriko. Neurri honekin, autismoa duten pertsonek zein bestelako beharrak dituzten haurrek barrakez gozatu ahal izan dezaten sustatu nahi da.
Bestalde, Zumaiako Udalak jakinarazi nahi du, festa egunetan barrakak 01:00ak arte martxan egongo badira ere, 22:00etatik aurrera musikarik gabe egongo dela gunea. Neurri honekin bizilagunen deskantsuari mesede egin nahi zaio.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24



