Berdintasunerako ordenantza jendaurrean erakusgai dago
Zumaiako Udalak planen bidez gidatu du orain artean berdintasun politika; orain, oinarri juridiko sendoagoak jartzeko helburuarekin, ordenantza bat onartuko du. Maiatzaren 31ra bitartean ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek.
Zumaiako Udalak 2009. urtean egin zuen emakume eta gizonen berdintasunari buruzko herri mailako lehen diagnostikoa, eta, ordutik, hainbat planen bidez gidatu ditu bere berdintasun politikak: 2010eko legegintzaldian onartu zen I. Plana, 2010-2014 bitarteko iraunaldia izan zuena, eta, horrekin batera, berdintasun teknikaria kontratatu zen lehen aldiz; ordutik beste hiru plan egon dira indarrean.
Hainbat arlo landu dira azken urteotan, udal langileen trebakuntza, inprimakietan sexu aldagaia txertatzea, dirulaguntzetan berdintasuna sustatzeko klausulak txertatzea, hizkuntza ez-sexistarako irizpideak lantzea, edota ordezkaritza orekatua bultzatzea, besteak beste. Plan horiek ahalbidetu dute estrategia integral baten baitan kokatzea berdintasun politikak, eta berdintasunaren eremuan egin beharreko esku-hartzea modu planifikatuagoan garatzea. Urte hauetan guztietan, Berdintasun Sailaren bultzada izan du gaiak eta Planaren jarraipena egin du berdintasun teknikariak. Nabarmentzeko da, halaber, Zumaiako Emakumeon* Etxearen sorreran, plan desberdinetan jasotako helburuak lantzeko erabat baliagarria izaten ari dena.
Orain arteko ibilbidea positiboki baloratuta, eta genero ikuspegiaren zeharkakotasunean sakontzeko asmotan, prozedurak langileekin batera hobetu eta hobeto zehaztuta, eta oinarri juridiko sendoagoak jartzeko helburuarekin, Berdintasunerako Udal Ordenantza onartu nahi du Zumaiako udalbatzak.
Ordenantza jendaurreko agerraldian dago dagoeneko, eta herritarrek maiatzaren 31ra arteko epea izango dute testuari ekarpenak egiteko. Ekarpenak jaso eta aztertu ondotik, Udal Gobernuaren asmoa da urtea amaitu aurretik onartzea.
> Emakume eta gizonen berdintasunerako ordenantza arautzaile berria onartu aurreko kontsulta publikoa
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



